425 urteko kartzela zigor berria ezarri diote Marixol Iparragirre presoari
Espainiako Auzitegi Nazionalak Marixol Iparragirre Antiguako presoari (Eskoriatza, 1961) zigor berri bat ezarri dio: 425 urteko zigorra. Epaileek frogatutzat jo dute, 1985ean Gasteizko Mendizorrotza estadiora bonba autoa gidatu zuela, irudiz Espainiako Poliziaren kontra atentatua egiteko.
Europa Press-ek jaso duenaren arabera, Zigor Arloko Salako magistratuek Iparragirre zigortu dute hogei hilketa saiakera, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu saiakera eta triskantza delitua egotzita, auto-bonba jarri izanagatik. Lehergailuek ez zuten eztanda egin, TEDAXeko espezialistek indargabetu zituztelako.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Iparragirre auzi berarengatik 2021eko martxoan, baina Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi zuen epaia, froga bat “argudio ez-arrazionalak” erabilita baztertu zela iritzita, eta epaiketa errepikatzeko agindu zuen.