Fernando Prado izango da Donostiako gotzain berria, eta ez Mikel Garziandia
Fernando Prado Ayuso (Bilbo, 1969) izango da Donostiako gotzain berria, eta ez Mikel Garziandia, lehenago zabaldu zen moduan. Aita Santuak Joseba Segurarekin batera Euskal Elizan tandema osatzeko “beti buruan izan zuen pertsona aukeratu” duela azaldu dute hainbat iturri elizkoiek.
Gaur eguerdian, azkenik, Nuntziatura Apostolikoak ofizial egingo du Fernando Prado klaretianoaren izendapena Donostiako gotzain berri. Pradok, orain arte Argitalpen Klaretiarren zuzendaria izan denak, Jose Ignacio Munilla, ordezkatuko du, zortzi hilabete baino gehiagoz atzeratu den eta era guztietako presioak izan dituen prozesu korapilatsuan.


