Topa, Plaza Berriaren alde
300 urte bete ditu Parte Zaharreko plaza nagusiak, eta herritar talde batek eskatu du eraiki zenean jarri zioten izena erabiltzeko.
Plaza Berria Berreskura Dezagun egitasmoa sortu dute hainbat donostiarrek. Egungo izen ofiziala Konstituzio plaza bada ere, eraiki zenean jarri ziotena erabiltzeko eskatu dute: Plaza Berria.
Etzi, aurkezpen ekitaldia egingo dute Plaza Berrian, 13:00etan. Plazaren hirugarren mendeurrena ospatzeko topa egingo dute, eta egitasmoaren sortze arrazoiak azalduko dituzte. Era berean, zenbait bertso eta abesti kantatuko dituzte, eta dantzarako tartea ere hartuko dute.
IRUTXULOKO HITZAk Plaza Berriaren 300. urteurrenaren inguruko erreportaje zabala prestatu du, eta bihar irakurri ahal izango da astekarian eta webgunean.