Igarotako bidearen kronologia bat

Donostia eta Txinaren arteko zubi musikala, Madeleine eta Shangai Qiutien taldeekin

Madeleine_Makoki Madeleine laukotea, zuzenean. (Argazkia: Maköki)

Donostiako Madeleine rock taldeak “arnasa hartzeko” etena egingo du eta azken bi kontzertu eskainiko ditu, “bolada luze batean”. Bi eguneko bira berezia prestatu dute Donostiarrek Shangai Qiutien talde txinatarrarekin, ostiralean Doka antzokian eta igandean Lartzabaleko Pagolateian (Nafarroa Beherea).

Madeleine taldeak Txinan amaitu zuen Su Hura diskaren bi urteko bira. Handik gutxira, estudiora sartu eta 2021eko udaberrian Ezin dena laugarren diskoa grabatu zuten Eñaut Gaztañagaren estudioetan. Harrez geroztik kontzertuetan aritu dira, eta birari amaiera ederra emango diote bisitan diren Shanghai Qiutien lagunekin.

Shanghai Qiutian munduko tour indartsu batean murgilduta dago. Txinan ia 40 kontzertu eman ondoren, Britainia Handian aritu dira, besteak beste, Hego Koreatik pasatuz. Eñaut Marti oriotarrak sortu zuen taldea Shangain, Florian Rudin suitzarrarekin eta Deng Bolun eta Shax txinatarrekin.

Bi taldeen arteko harremana berezia da. Elkarrekin biran aritu ziren 2019an Euskal Herrian eta 2020an Txinan, COVIDaren pandemiaren bezperetan. Eta iragarri ez duten arren, litekeena da taldeek oholtza partekatzea uneren batean.

HITZAkide HITZAkide