Emakumezko futbolarien kromoen bilduma egin ahal izango dute haurrek hemendik aurrera
(Argazkia: Reala) Panini enpresak eta Emakumezkoen Ligak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Emakumezkoen Futbol Liga Profesionaleko kromoen lehen bilduma ofiziala sortzeko. Lluis Torrentek, Paniniren zuzendari nagusiak, eta Beatriz Alvarezek, ligako presidenteak, hitzarmen hori sinatu dute. Mugarri historikoa izango da emakumezkoen futbolaren bilakaera geldiezina gehitzeko, kirol profesionaltzat jo zutenetik, eta haur eta gazteentzat erreferenteak sortzeko.
Donostiar batek jarri du hau posible egiteko lehen harria. Duela bost urte, Iñigo Benedicto donostiarrak, bere alaba Junerekin batera, change.org plataforman sinadura bilketa abiatu zuen, emakumezkoen kromoak eskatuz. 55.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten, eta egitasmo horretatik abiatuta iritsi da akordioa.
Alabak emakumezko erreferenteak falta botatzen zituela-eta, abiatu zuen Benedictok kanpaina, eta Espainia mailan hainbat izan dira egitasmoa babestu duten elkarte eta norbanakoak.-
Paniniren eta F Ligaren arteko akordioa denboraldi honetan hasiko da eta hasiera batean 2026/2027 kanpainara arte luzatuko da. Bildumagileen historia luzean lehen aldiz, bai Espainian, bai Europako gainerako herrialdeetan, zaleek bilduma monografiko bat egin ahal izango dute herrialde bateko emakumezkoen txapelketa handienari buruz, kluben mailan.

