OLOR taldeak bere azken lana kaleratu du: 'Esperantza'
Donostian finkatutako Jokin Azpiazu musikariak azken lana argitaratu du OLOR proiektuarekin. Esperantza du izena, eta 1980ko hamarkadako synth-popa oinarri duten bederatzi pieza batzen ditu.
Spoken word-a eta musika eletroniko industriala topatuko du entzuleak azken lan honetan. Aurreko lana baino “beroagoa” dela onartu du Azpiazuk.
Diskoa 2019 eta 2021 artean konposatu eta grabatua Donostiako Inertzia estudioan, Azpiazuren etxean, alegia. 2021eko urtarrilean Shot! estudioan, Ander Barriusoren gidaritzapean (Elektrika Grabaketak) eta Iñaki Bengoaren noizbehinkako laguntzarekin grabatu dute falta zena.
OLOR musika proiektua Jokin Azpiazu Carballo musikariaren proiektu pertsonalena da. 2017. urtean abiatu zen Chroma Bartzelonako taldeari Zarauzko Putzuzulon harrera egiteko asmoarekin, eta hortik aurrera “oso erritmo motelean bada ere, aurrera egin du gaur egunera arte”. Zerua urez (2019) eta Esperantza (2022) diskoak kaleratu ditu, momentuz. Azpiazu beste taldeetan aritua da lehendik ere, Puto Amoak Matematiketan edo Occhi di Farfalla taldeetan, kasu.
Spotifyn ez, baina sarean entzun daiteke bere Bandcamp orrian, adibidez.