Realeko bost jokalari ariko dira euskal selekzioarekin
Txileren kontrako lagunartekoa jokatuko dute bihar, Mendizorrotzan (19:00, ETB1).
Emakumezkoen euskal selekzioa zeharo berritu du Juanjo Arregi hautatzaileak. Izan ere, deialdiko hemezortzi jokalarietatik hamalauk egingo dute debuta selekzioarekin. Reala ordezkari gehien dituen taldea, ondorengo bost jokalariekin: Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi, Ane Etxezarreta, Iraia Iparragirre eta Cecilia Marcos. Horietatik denek jokatuko dute lehen aldiz selekzioarekin, Etxezarretak izan ezik.
Txile izango dute aurrez aurre bihar Gasteizko Mendizorrotza futbol zelaian, 19:00etan. Euskal selekzioaren ibilbideko hamaikagarren neurketa izango da, 2006ean estreinakoa jokatu ostean. Iaz Zubietan federazioak antolaturiko nazioarteko torneoa irabazi zuten, Argentina mendean hartu eta Venezuelarekin berdinduta.
Sarrerak salgai daude Euskadiko Futbol Federakundearen webgunean, eta Mendizorrotzako leihatilan eskuratuko ahalko dira bihar bertan, 17:00etatik aurrera.
Hona hemen deialdia:
Atezainak
- Amaia Peña (Athletic)
- Maitane Zalba (Osasuna)
Atzelariak
- Nerea Nevado (Athletic)
- Ane Etxezarreta (Reala)
- Iraia Iparragirre (Reala)
- Irati Urruzola (Osasuna)
- Itziar Gastearena (Granada)
Erdilariak
- Leire Baños (Levante)
- Nerea Eizagirre (Reala)
- Jone Ibañez (Eibar)
- Arene Altonaga (Eibar)
- Maite Zubieta (Athletic)
Aurrelariak
- Amaiur Sarriegi (Reala)
- Patricia Zugasti (Osasuna)
- Maitane Vilariño (Osasuna)
- Marta San Adrian (Alaves)
- Cecilia Marcos (Reala)
- Ane Miren Martinez de Lahidalga (Alaves)