Skakeitanek badu jada agur kontzerturako data eta lekua
Skakeitan taldeak iaz iragarri zuen proiektuari amaiera emango ziola, eta agur biran egon dira uda osoa, jo eta su. Azkeneko kontzertua oraindik iragarri gabe zuten, ordea: otsailaren 11ean izango da, Astigarrago Oialume.
Zuekin-azken azkena izango da kontzertu bereziaren izena, eta iragarri dutenez, ez da kontzertu soila izango: Lagunekin eta bidaikide izandakoekin kontatuko dutela iragarri dute, eta baita, noski, afterparty-arekin. Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta jakitera eman dutenez, azkar saldu daitezkeela dirudi. Madrilen egin zuten azken sold out-a joan den azaroan.
Hedabide honek elkarrizketa luzea egin zien uztailean Skakeitanekoei, euren ibilbidea errepasatuz, Donostiako belaunaldi askorentzat erreferenteak izan direla eta. Egun horretan aurreratu ziguten Donostian egin asmo zutela agur kontzertua, baina hirian ez dagoela euren beharretara egokitutako aretorik. Astigarragara joango beharko dute beraz zaleek, hamalau urteren ostean, taldearen azken-azkenengo zuzenekoaz gozatzera.