Arrakastatsua eta dibertigarria izan da aurtengo San Silvestre lasterketa
4.300 lagun izan dira aurten, antolatzaileek esan dutenez, inoizko parte hartze maila altuenarekin. Aurten ere, IRUTXULOKO HITZA-k jantzi ditu bi txapeldunen buruak, lasterketako txapel ofiziala bantuz.
Urteroko moduan, giro ederra izan da aurtengo San Silvestre lasterketa herrikoian. 4.300 lagun izan dira aurten, antolatzaileek esan dutenez, inoizko parte hartze maila altuenarekin.
7.800 metroko lasterketa 23 minututan egin du azkarrenak. Sariak banatu eta oraindik jendea iristen ari zen helmugara. Denak ez doaz eta marka gainditzera! Mozorroak eta bestelakoak jantzita, ondo pasatzea izaten da gehienen helburu nagusia.
Aurten ere, IRUTXULOKO HITZA-k jantzi ditu bi txapeldunen buruak, lasterketako txapel ofiziala bantuz. Hauek izan dira irabazleak:
Gizonezkoen artean: Pablo Salaberria (Donostia), 23:02; Pierre Urruti (Baiona, Lapurdi), 23:11; Yassine Bih (Barakaldo, Bizkaia), 23:21, Ander Sagarzazu (Donostia), 23:39; Imanol Cruz (Donostia), 23:58.
Emakumezkoen artean: Sara Villasante de la Fuente (Donostia), 26:51; Helene Alberdi (Zumaia, Gipuzkoa), 27:52; Betty Urruti (Baiona), 28:05; Lurdes Lopez (Donostia), 28:42; Nerea Egia (Donostia), 28:42.
Lasterketako irudiak:
Helmugako irudiak:
Sari banaketako irudiak: