Bidegorrien segurtasun falta salatu du Kalapiek
“Segurtasuna (hautemana eta erreala) funtsezko elementua da hiriaren mugikortasuna diseinatzeko orduan”. Hala uste du Kalapie elkarteak azken ikerketa berri baten aitzakian kaleratutako mezuan.
Bizikleten aldeko elkarteek askotan errepikatzen dute, bizikleta eta bizikleta elektrikoen iraultza baterako hiru gauza behar dira: bizikleta on eskuragarriak, ibiltzeko leku seguruak eta aparkatzeko leku seguruak. Baina hiru gauzek ez dute pisu bera.
Melbournen (Australian) egindako inkestetan oinarritutako “Australian aisialdirako eta garraiorako bizikletaz ibiltzeko oztopoak eta erraztaileak” izeneko ikerketa berri baten arabera, automobil batek zapalduko duen beldurrak aise gainditzen du beste edozein alderdi.
Horregatik, segurtasunari garrantzia eman behar zaiola gogoratu diote, berriro ere Donostiako Udalari.
Hain zuzen, Twitterren hainbat irudi zabaldu ditu Kalapiek, bidegorria eta errepidea banatzeko zeuden pibote eta segurtasun neurriak gutxiagotu egin direla salatuz.
Egia 2016 va Egia 2022 pic.twitter.com/YBAtFFSNKY
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) January 8, 2023
Paseo Errondo 2011 vs 2022 pic.twitter.com/G6W6kwWdmX
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) January 8, 2023
Calle Andia 2011 vs 2022 pic.twitter.com/qUNQzresvM
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) January 8, 2023