Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Realak arerio ezagun bat gainditu beharko du kopan aurrera egiteko

Reala_Atletico Realak eta Atletico Madrilek Zubietan jokaturiko neurketa bat. (Argazkia: Reala)

Askok gogoan izango dute Realeko neskek 2019an egindako balentria. Kopa irabazi zuten, Atletico Madril indartsua mendean hartuta. Denboraldi honetan, ordea, lehenago egingo dute topo kopan. Hain zuzen ere, final-zortzirenetako partida jokatuko dute bi taldeek gaur Zubietan, 18:30ean.

Txuri-urdinek ligako lanak bete zituzten Alhama azken sailkatuari irabazita. Aldiz, madrildarrek Teneriferen kontra berdindu zuten. Horrela ere, sailkapen nagusian Reala atzetik dago. Gogoratu behar da ligan txuri-urdinek Atletico Madrilen zelaian berdintzea lortu zutela. Aintzat hartzeko modukoa da.

HITZAkide HITZAkide