Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Nahi eta ezin

Reala_kopa Realaren eta Atletico Madrilen arteko norgehiagoka, Zubietan.Reala

Kopari agur esan dio Realak. Partida txarra jokatu gabe kanporatua izateak ez du sentsazio onik uzten, eta hori da txuri-urdinei atzo gertaturikoa. Final-zortzirenetako neurketa jokatu zuten Zubietan Atletico Madril indartsuaren aurka, eta 0-2 galdu zuten. Natalia Arroyo entrenatzaileak nabarmendu zuen markagailuak ez duela islatzen jokaturikoa, eta arrazoi du.

Realak aukera garbi asko izan zituen gola egiteko, baina ez zuten ate aurrean asmatu. Jensenek langara bidalitako baloia izan zen abagune garbiena. Aldiz, madrildarrek ez zuten hutsik egin, eta lehen zatiaren hondarrean Marta Cardona txuri-urdin ohiak egin zuen bisitarien lehen gola. Bigarren zatian, Reala ahalegindu zen neurketa berdintzen, baina Gabyk izandako aukera izan zen etxekoen onena. Kontraeraso batean lortu zuen Atletico Madrilen bigarren gola Ajibaden eskutik.

Ezerezean geratu da kopako helburua, eta ligari begira jarri beharko dute txuri-urdinek. Era berean, hurrengo astean jokatuko duten Superkopan jokorik onena erakustea izango dute helburu.

HITZAkide HITZAkide