Villa Saliako zentroa Europako diru funtsekin birgaituko dute
Egiako Villa Salia eraikina birgaitzeko lanak. (Argazkia: Beñat Parra) Donostiako Udalak Europako Next Generation Funtsei esker birgaituko du Egiako Villa Salia eraikina. Zehazki, 1.394.922 euroko diru laguntza baliatuko dute aipaturiko eraikina zentro bihurtzeko eta bi zerbitzu eskaintzeko.
Batetik, eguneko zentroa izango da etxerik gabeko pertsonentzako. Bestetik, zaurgarritasun zein babesgabetasun egoeran dauden eta adingabean dituzten familiei arreta egiteko zentro espezializatua izango da.
Jai Alai kaleko 17. zenbakian dago Villa Salia –1944. urtekoa da–, eta lanak 2021eko abenduaren 13an hasi ziren birgaitze lanekin. Udalaren aurreikuspenaren arabera, lanak uztailaren 13rako bukatuko dituzte.


