Garaipenen bolada eten du berdinketa batek
(Argazkia: Bera Bera) Bera Bera eskubaloi taldeak 14. jardunaldiko partida jokatu zuen atzo Elxen pistan, eta ez zuten arerioa gainditzea lortu. Parekatua izan zen norgehiagoka bi zatietan eta bi ateen aurrean. Horiek horrela, berdinketarekin konformatu behar izan ziren bi taldeak (24-24). Azken erasoa Bera Berak izan zuen, baina azken jaurtiketarekin ez zuten asmatu donostiarrek.
Horrela ere, sailkapen nagusiko buruan jarraitzen dute 25 punturekin. Orain, atzetik dituen hiru taldeek dute aukera desabantaila txikitzeko. Hau da, Malagak, Porriñok eta Rocasak.

