Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Errepideko denboraldia hasteko prest dago Donostialdea Bizikletan taldea

DonostialdeaBizikletan (Argazkia: Donostialdea Bizikletan)

Donostialdea Bizikletaneko txirrindulariak Ulian elkartu ziren, talde gisa kohesionatu eta indartzeko denboraldi berriari begira. Elkarrekin entrenatzeaz gain, Uxue Otxoa kirol psikologoarekin bildu ziren txirrindulariak bakarka. “Oso garrantzitsua izan da hori gazteen komunikaziorako gaitasunak lantzeko”, adierazi du klubak.

Kadete mailako bigarren urteko mutilak, gazte mailako bi urteetako mutilak eta bi kategorietako neskak elkartu ziren Ulian, ostiraletik igandera. “Asteburua oso produktiboa izan da, bai txirrindularientzat eta bai monitore eta zuzendarientzat. Talde gisa hazteko balio izan digu, eta, aurrera begira, denboraldi berrirako zimendu egokiak jartzeko kontzentrazioa izan da”, esan du Iñigo Etxarrik, gazte mailako ziklisten zuzendariak.

DonostialdeaBizikletan02

(Argazkia: Donostialdea Bizikletan)

Txirrindulari batzuen adierazpenak ere jaso ditu taldeak. Aimar Alarcia donostiarra maila onean aritu zen gazte mailako lehen urtean, eta bigarrenean hobeto aritzeko gogotsu dago: “Kilometro asko egin ditut, batzuk intentsitate handikoak, beste batzuk lasaiagoak. eta gogo handia dut denboraldia hasteko, Eibarko lasterketari begira”. Iragan sasoian ondo aritu zen beste ziklistetako bat da Beñat Ilzarbe donostiarra. Batez ere, pistan aritu da ondoen: “Uste nuen zailagoa egingo zitzaidala kategoria berrira eta kilometraje luzeagoetara egokitzea, pistan batez ere, baina ondo egokitu naiz eta, hasieran kosta baitzitzaidan ere, pixkanaka ondo egokitzen joan naiz eta ondo ikusten dut neure burua”.

Martxoko lehen asteburuan abiatuko dute errepideko denboraldia. Kadeteak Beasainen ariko dira martxoaren 4an, eta gazte mailakoak Eibarren, martxoaren 5ean.

HITZAkide HITZAkide