Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Añorgako duatloia egingo dute, bigarrenez

Anorga_duatloia Añorgako duatloiaren bi podiumak. (Argazkia: Euskadiko Triatloi Federazioa)

Igandean, hilaren 12an, Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak Añorgako bigarren duatloia egingo du. 10:00etan abiatuko da Añorgako futbol zelaitik, eta lasterketak hiru zati izango ditu. Parte hartzaileek lehenik 5 kilometro korrika egin beharko dituzte, ondoren 20 kilometro bizikletan, eta, bukatzeko, beste 2,5 kilometro korrika.

Iaz 80 kirolari inguruko parte hartu zuten, eta Olatz Marquetek emakumezkoetan eta Gonzalo Fuentesek gizonezkoetan irabazi zuten.

HITZAkide HITZAkide