Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Bide guztiak ez, bide bakarra

Europa ligako final-zortzirenetako joanekoa jokatuko du Realak Erroman (18:45).

MartinZubimendi Martin Zubimendi jokalari donostiarraren agerraldia, Erroman. (Argazkia: Reala)

Erromara omen doaz bide guztiak, eta hara joatea egokitu zaio Realari. Ordea, Europa ligan jarraitzeko bidea bakarra da; kanporaketa gainditzea. Iazko Konferentzia ligako txapelduna izango dute txuri-urdinek aurrez aurre: Jose Mourinhok gidaturiko Erroma. Arerio zaila da, batez ere, bere Olinpiar estadioan. Dena dela, final-zortzirenetako joaneko norgehiagoka da, eta ez da zertan han dena erabakita geratu behar.

Realak jokalari guztiak eraman ditu Italiara –24 orotara–, Aritz Elustondo eta Sadiq Umar izan ezik. Horiek horrela, Imanol Alguacil entrenatzaileak hamaikako lehiakorra osatu ahal izango du.

Lehen aldia da Reala eta Erroma elkarren aurka ariko direna neurketa ofizial batean. Ez da azkena izango, itzulerako partida Anoetan jokatuko dutelako, datorren astean.

HITZAkide HITZAkide