Bueltan da Nogen, 'Glastonbury' singlearekin
Hiru urteren ondoren, bueltan da Nogen. Glastonbury singlea kaleratu dute, plano sekuentzian grabatutako bideoklip zainduarekin, detailez josita.
Donostiarrek ohikoa duten estetikarekin, ohikoak dituzten melodia zaindu eta atseginekin egindako. Ekoizpen aldetik, askoz helduagoa da, Ane Negueruela bakarrik geratzen den unean bilatutako ñabarduretan gehien nabaritzen den moduan.
Hasiberriak zireneko lehenengotariko elkarrizketa batean, Nogenekoek bere ametsa Glastonburyn (Ingalaterra) jotzea zela kontatu zuten. Zazpi urte igaro dira ordutik eta, Glastonbury iristeko bada ere, emandako pausoek irakaspen bat utzi diete donostiarrei atzean: “Helmuga bezain garrantzitsua da bidaia”.