Zirkulazioan aldaketak eragingo ditu Gipuzkoako Klasikoak
Gipuzkoako Klasikoaren podiuma, Egian. (Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa) Apirilaren 23an Gipuzkoako Klasikoa bizikleta lasterketa egingo da. Irteera 10:00etan izango da Egiatik, eta Erdialdea gurutzatu ondoren, Martutenetik Astigarragarantz jarraituko du. Amaiera 13:00ak aldera izango da, Egian.
Txirrindulariek hainbat itzulera egingo dituzte puntu horietatik, eta aldizkako mozketak egingo dira Egian, Erdialdean, Loiolako Erriberan, Loiolan eta Martutenen. Gainera, aldaketak egingo dira linea hauetan: 9-Egia-Intxaurrondo, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo, 26-Amara-Martutene, 27-Altza-Intxaurrondo-Antiguo-Gros, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Larratxo, 41-Gros-Egia-Martutene eta 42-Aldapa-Egia.

