Igarotako bidearen kronologia bat

Reala, izarren artera

Matematikoki Txapeldunen Ligara sailkatu da talde txuri-urdina, Atletico Madrilen zelaian galdu arren.

Reala Alexander Sorlothek egin du Realaren gola Wanda Metropolitano futbol zelaian. (Argazkia: Reala)

Jardunaldi baten faltan, Reala izarren artera itzuliko da datorren sasoian. Klubaren historian bosgarren aldiz sailkatu dira Txapeldunen Ligara, eta aurreko aldia duela hamar urte izan zen, 2013-2014 denboraldian. 

Txuri-urdinek galdu egin dute Atletico Madrilen kontra (2-1), baina Vila-realek ere Rayoren zelaian galdu duenez, helburua bete dute. Alexander Sorloth aurrelari norvegiarrak egin du Realaren gola, eta Antoine Griezmann txuri-urdin ohiak eta Nahuel Molinak madrildarrenak.

Ligako azken aurreko jardunaldian ziurtatu dute laugarren postua txuri-urdinek. Horrela, Anoetan jokatuko duten Sevillaren kontrako azken partida lorpena ospatzeko eguna izango da. Datorren igandean izango da, ekainaren 4an, 18:30ean.

HITZAkide HITZAkide