Danajan taldeak Amara Berriko jaietan emango du estreinako kontzertua
(Argazkia: Unai Arana) Añorgako Rafa Cabeza musikariaren Danajan taldea estreinakoz ariko da taula gainean. Hilaren 16an izango da, Amara Berriko jaietan. Ikasbide kultur elkarteak antolaturiko rock gauean parte hartuko dute Plan B donostiarrekin batera. Probestu plazan ariko dira 22:00etatik aurrera.
Laukote honekin ariko dira zuzenean: Rafa Cabeza (ahotsa eta gitarra), Unai Zabala (gitarra), Iker Iparragirre (baxua) eta Iñaki Udabe (bateria).
Pasa den urtean, Zabor hipersonikoa lehendabiziko diskoa kaleratu zuten, eta horren harira, IRUTXULOKO HITZAk Cabeza elkarrizketatu zuen.

