Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Aurten ere, zezenketak Aste Nagusian

zezenak Illunbeko zezenketen une bat.Gipuzkoa Antitaurinoa

Kontrakotasun handia sortzen duen arren, aurten ere, Donostiako Aste Nagusian zezenketak antolatu dituzte Illunben. Toreo Arte y Cultura BMF S.L. enpresak antolatzen ditu zezenketak.

Martxoan, Eguzki taldeak kritika egin zuen, Donostiako Udalak zezenketak babesten dituela salatuz.

Pandemi osteko etenaren ostean, iaz itzuli ziren zezenketak Illunbera. Ordea, ez zuen arrakasta handiegirik izan: egun salduenean, hiru laurdenak bete ziren. Gainontzekoetan, erdira ere ez ziren iritsi.

Guztira, hiru zezenketa izango dira abuztuaren 13tik 15era bitartean. Lehenengo egunean, igandean, Fuente Ymbroren zezenak izango dira Paco Ureña, Gines Marin eta Leo Valadez toreroak. Astelehenean, hilak 14, Juan Pedro Domecqe, Jose Maria Manzanares eta Alejandro Talavante. Amaitzeko, abuztuaren 15ean, El Juli eta Andres Roca Rey toreroak izango dira.

HITZAkide HITZAkide