Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Bultza gogor hortik

(Argazkia: Joseba Parron)

Zer ari da neska hori, bere indar guztiekin, harriari tiraka? «Zuk bultza gogor hortikan / ta bultza nik hemendikan / ikusiko den, nola, nola / laister eroriko dan», kanta mitikoa gogoan? Inork sinisten al du, oraindik, batera egitearen indarran?

Akaso beste kanta bat izan daiteke: «Eskuekin ibili / oinekin agurtu (…) / maite dugu desordena / arauak apurtzen ditugu / goazen gaizki portatzera».

Ez dakit zer egiten duten bi kanta hauek elkarrekin. Baina akaso badago ideia on bat: bultza nahi duenak ezin du berdin jarraitu, eta denen gusturako aritu, formal, jator, txintxo. Belarriak goxatzeko hitzak eztituz, eta egiak zirenak gezur erdi bihurtu.

HITZAkide HITZAkide