BCC-ren inguruan parte hartze prozesua eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk dioenez, Donostiako Udal Gobernuak Basque Culinary Center-ek proiektu berria Grosen, Manteo inguruan, eraiki dezan hartutako “erabaki sortak haserrea eta harridura” eragin ditu herritarren artean. “Gardentasun falta” salatu dute, eta, horregatik, “prozesu parte hartzaile bat abiaraztea ezinbesteko urratsa” dela iritzi dute, adostasun bat lortzea posible dela argudiatuta.
Egun, tramitera onartu den helegite bat dago auzitegietan, eta hainbat dira manifestazioak eta protestak astez aste. EH Bilduren ustez, udal gobernuak “beste aldera begiratzea erabaki du, eztabaida irekitzeko eskaerei muzin egin die eta gardentasun ariketa bat egitea alboratu du”.
EH Bilduren ustez, beste Grosen ez, beste leku batean egin daiteke proiektua, eta Grosen egiteko erabakia azaltzea falta dela uste dute. Azalpen eske, interpelazioa aurkeztuko du koalizioak Eneko Goiak erantzun ditzan.