T5 ostatuak langile bati zor zion dirua itzultzea lortu du Autodefentsa Sareak
Lan gatazka bat irabazi du Donostiako Laneko Autodefentsa Sareak (LAS), Antiguako T5 ostatuan. Kaltetutako langileak berak bideo baten bidez jakinarazi duenez, “etengabeko ordu aldaketak, orduz kanpoko lanak, ordaindu gabeko ordutegi estrak” eta bestelakoak jasan behar izaten zituen bere lanpostuan. Donostiak LASengana jo zuen eta borrokaldia abiatu zuten, enpresak zor zion dirua exijituz enpresari. Bideoan zabaldu dutenez, langileari zor zioten zenbatekoa ematea lortu dute.
T5 pentsioan gertatutakoa “turismo sektoreetako lan-gehiegikerien beste adibide bat” dela seinalatu du LASek: “Udan, turismoaren gorakadak, ekimen kulturalek, festek… lanaren intentsifikazioa handitzen” dutela azaldu du kaltetutako langileak, eta nagusiek, “inpunitate osoz, edonolako lan baldintzak ezartzen” dituztela egoera horretan, “epe laburreko lan batean dugun babesgabetasunaz aprobetxatuz”.
“Orain, uda amaitzear dela, langile askok ez dituzte egindako ordu estrak kobratuko, edota lanpostuetatik kaleratuak izango dira”, ohartarazi du langileak. “Egoera horien aurrean, nirean bezala, nagusien inpunitatearen aurka antolatzea eta borrokatzea da irtenbide bakarra”, aldarrikatu du.
🔴| Laneko Autodefentsa Sarea
— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) September 11, 2023
T5 pentsioak ordaindu du zor zuena.
Uda osoan zehar salatzen aritu garen turismoaren sektoreetako lan gehiegikerien beste adibide bat da honakoa. pic.twitter.com/cnWHubzGgn