

Zinemaldi Alternatiboa (San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival) bueltan da, hamabosgarrenez (10+5), autogestioa oinarri, eta hiriko auzoetan zehar. Lander Arbelaitz eta Beñat Apalategi kideek aurkeztu digute egitaraua.

8-80 hirien ideia egungo mugikortasun eredu nagusiaren alternatiba gisa jaio zen, autoa mugikortasun ereduaren erdigunetik kenduta. Hiriak adin guztietako pertsonentzako egokiak izatea da helburu nagusia.

Urte luzetan Donostiako zinema aretoen artean nagusi izateaz gain, tokiko musika eta antzerkiaren bilakaeraren lekuko ere izan da. Mende baten ostean, jatorrizko hizkuntzan proiektatutako filmen aldeko hautua egin eta zinema alternatiboaren egoitza nagusi bilakatu da.

Paco Sagarzazu aktore donostiarrak (Herrera, 1940) 40 urte luzeko ibilbidea egin du interpretazioaren munduan, bereziki euskal zineman. Hain zuzen ere, 71. Zinemaldiak Zinemira saria emango dio horregatik asteartean.