Desarrollismoa izan da hirigintza eredu nagusia azken hamarkadotan. Horrek aurrerapenak ekarri zituen, baina baita arazo ugari ere. Krisi sistemikoaren testuinguruan, zailtasunak areagotzen ari dira, eta hiriak birpentsatu behar dira, bizigarriak izatea nahi badugu. Hirigintza birsortzailearen kontzeptua garatu dute Jon Agirre Such, Miriam Garcia Garcia eta Pilar Diaz Rodriguez arkitektoek, eta Donostiara nola ekarri daitekeen aztertu dugu beraiekin.
Altzako Los Boscos auzunean 1968-1969ko ikasturtean hasi ziren eskolak ematen, etxe berrietako etxabeetan prestatutako ikasgeletan. Hortik aurrera, eskola handitzen joan zen pixkanaka, eta denborarekin, etxabeetan sortutako eskola Herri Ametsa ikastola bihurtu zen.
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak 1992an ekin zion Mintzalaguna egitasmoari, eta ordutik euskararen sarea ehuntzen jarraitu dute. Donostian, egitasmoarekin hastear daude beste behin, eta urriaren 20ra arte luzatu dute izena emateko aukera.
Donostiako makrougaztunen banaketa eta ugaritasuna aztertu ditu Itsas Enara Ornitologia Elkarteak udalaren laguntzarekin, UGASS proiektuan. Ikerketa 2022ko ekainetik 2023ko apirilera egin dute, tranpa kamerak jarriz hiriko zortzi eremutan.