Munduaren metafora
(Argazkia: Joseba Parron) Saharar emakumearen begiak, Tabakalera aurrean eta trenaren joan-etorriekin batera datozen gurpiltxodun maleta gogaikarrien zarata are gogaikarriagoak daramatzaten turista are gogaikarriagoen begirada axolagabearen atzean. Eta hesiaren atzean.
Munduaren metafora bat dirudi. Minaren sinonimo den munduaren metafora. Mendebalde kapitalistako klase ertainekoak hiltzean asaldatzen dira hedabideak. Azala ilundu ahala, klasea jaitsi ahala, ordea, larritasunak ez dira hain larri.
Indarkeria ezin dela erabili diote indarkeria erabiltzen dutenek. Eta hipokritek. Beti beste alde batera begiratzen dutenek. Berdin Saharan, Palestinan eta Euskal Herrian. Goitik behera soilik onartzen da indarkeria.
Muhammad El-Kurd poeta palestinarrak, bere amona gogoan, idatzi zuen: «Duela urte batzuk, nire amonak eta biok gizonak ikusi genituen telebistan pazientziari buruz predikatzen. ‘Izan pazientzia! Pazientziaren ondoren lasaitasuna baitator!’ Nire amonak erantzun zion: ‘Pazientziaren ondoren hilobia dator!’». Munduaren amaiera honetan nork bere lekua hautatu dezala. Baina oroitu El-Kurden hitzak: «Jada ez dut ardurarik sentitzen gizakiei emateko gizatasunerako begirik».

