Palestinaren aldeko lapiko jotzea egingo dute gauean Antiguan
Palestinaren aldeko asteazkeneko manifestazioko irudi bat. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Larunbateko manifestaziorako motorrak berotzeko, Antiguan Palestinaren aldeko lapiko jotzea egingo dute gaur gauean (hilak 19). 21:30erako egin dute deialdia, Gaskonia plazan, Larunbatean, denok manifara! Antiguotarrok Palestinarkein bat lelopean.
Hain zuzen ere, Gernika-Palestina deialdi herritarrak Palestinaren aldeko manifestazio nazionalera deitu du larunbaterako; 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik. Bestalde, atzo ere Palestinaren alde mobilizatu ziren hamarnaka lagun Donostian, Euskal Herriko BDZ Nodoak deituta (Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak).


