Ancorak Zelaienea etxea eraitsiko dutela salatu du
Ategorrieta hiribideko Zelaienea etxea eraitsi egingo dute, leku berdinean hiru etxebizitza, horien garajeak eta igerileku bat eraikitzeko. Hain zuzen, joan den asteartean hartu zuen erabakia Tokiko Gobernu Batzarrak. Hala, Ategorrieta etorbideko 57. zenbakian kokatua dagoen landa etxea suntsitu egingo dute. Ankorak adierazi duenez, udalaren proiektuak “lorategia desagertzea eta partzela osorik hormigoitzea dakar, eta horrek ingurunearen arkitektura nortasuna eta paisaia oreka hautsiko du”.
Elkarteak gogorarazi du 2017an Ancorak hiriko eraikin historikoen zerrendan gehitu zuela, eraikin hori babesteko proposamenarekin, zuenetako bat izan zela, ezinbesteko babes elementu gisa sailkatu baitzuen. Era berean, 2018ko abenduan, udalak eraustea etetea erabaki zuen, banan-banan aztertu beharreko balioak zituela iritzita. Nolanahi ere, Ancoraren arabera, “balorazio hori ez zen egin, eta katalogotik kanpo geratu zen, itxurazko justifikaziorik gabe”.
Zelaienea Etxea
Zelaienearen jatorria izen bereko baserrian dago, Pasaiako galtzadaren ertzean. Historian zehar, Saenz Izquierdo familiarena izan da. eta XIX. mendearen azken laurdenean berritu zen, Ulia inguruak balioa hartu eta nekazaritza ustiategiak aisialdirako jabetza bihurtu zirenean. Goikoa arkitekto entzutetsuak egin zuen zaharberritzea eta baserri zaharraren sarrerako arkua aprobetxatu zuen. Hala, etxebizitza terraza garai baten gainean kokatu zuen, erdi-puntuko 5 arkurekin.
Ancorak salatu duenez, Eneko Goiak zuzendutako udal gobernuak 25 eraikin historiko baino gehiago eraitsi dituela hiru agintaldietan, baita Jose de Goiak proiektatutako beste landetxe bat ere: Zubiaurre pasealekuko Stella Maris eraikina.