Klik-klak

Duin bizitzeko bizi nahi

(Argazkia: Joseba Parron)

Nola jakingo genuen bizitza izango zela bizitzen jarraitzearen aldeko etengabeko aldarrikapen bat? Duin bizitzea zaila da, eta bizitzea bera ezustean jartzen da kolokan, gogoraraziz hemen ez gaudela betirako.

Berdin-berdin bukatuko dugu hilda idazle, irakurle eta analfabetoek. Baina aldarrika dezagun hauskortasunean berdintasuna; gehien dutenek ez dezatela gehiago bizitzeko eskubiderik izan. Bizitza duina eta osasuntsua izateko eskubidea ukatzen zaigun bitartean, gutaz barre egiten dutenei mugak jartzen jarraitu dezagun. Kolore guztietako zuriketei eta hipokritei gogoraraziz, badakigula nor diren, eta zertan ari diren. Eta akaso oraindik ez, baina noizbait pazientzia agortuko zaigula.

Eta zaurgarritasunean ez dezagun elkartasuna ahaztu. Ondo eta duin eta zoriontsu bizi gaitezen Donostian, Santiagon eta, noizbait, Inshallah Gazan.

HITZAkide HITZAkide