Palestinaren aldeko mobilizazioek ez dute etenik
Berriz ere, ehunka lagun mobilizatu dira Palestinaren alde, eta Israel egiten ari den “genozidioaren” kontra. Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Euskal Herriko 107 herrietan egin dituzte mobilizazioak. Goizean, lantoki eta ikastokietan egin dituzte elkartasun keinuak, eta arratsaldean, udaletxeen aurrean.
Israel Gazan egiten ari den “genozidioarekin” bukatu behar dela eskatu dute, baita irtenbide “justu eta demokratikoa” ere. Soluzio politiko gisa, “Israelen okupazioarekin bukatu eta Palestinaren autodeterminazio eskubidea bermatu” behar dela aldarrikatu dute.
“Justiziarik gabe ezin da bakerik egon. Sortu den indarkeria-zikloa, israeldarren eta palestinarren arteko arazoa modu baketsuan konpontzeko hamarkadetako aukera asegabeen eta egin gabekoen emaitza tragikoa da”, gaineratu dute.

