Gabonak sakratu
Gutxi ari gara komentatzen asunto hau, ezta? Gabonak, Gabonak, hau zoriona… Eta hau lata! Hurrengo urtean Jazzaldiaren ostean hasiko balira prestaketak? Heineken Gabonak izan daiteke izena. Edo, orain, Keler18 Gabonak? Nork aukeratzen ditu hiraren sponsorrak?
Gabonei kutxu erlijiosoa kendu nahi, eta kutxu turistikoa emateak asko dio gure garaiaz. Ez dugu ezer sakraturik; ez dugu ezer sakraturik nahi; diruaz ez den beste jainkorik, ez.
Tira, eta oporrak ere sakratu samarrak. Hor badugu adostasun txiki bat, ospatzeko santu eta santak.
Jerusalemen jaio zen jaungoikoaren semea oroituko dugu, eta, bide batez, Jerusalemen eta Gazan hil diren, eta hil dituzten, Alaren seme-alabak gogoan. Sakratuak axola duelako. Eta bizitza da handiena.


