Ibilaldi aldarrikatzailea egin dute Intxaurrondon zehar, zaintza sistema publikoaren alde
Grebalariek zaintza sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute Intxaurrondon. Auzoan zehar aldarrikapenak egiten aritu dira, batez ere, zaintza guneetan geldialdiak egiten. Txara II egoitzan elkartu dira, eta hortik osasun zentroan egin dute, Gaur greba eguna da! oihukatuz. Ondoren, beste hainbat geldialdi egin dituzte auzoan zehar, Salesianos ikastetxearen ondoko biribilgunean, esaterako, bengalak piztu eta Zaintza eskubide kolektiboa dioen pankarta zintzilikatu dute.
Intxaurrondoko kaleetan zehar ari dira aldarrikapenak zabaltzen #GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa pic.twitter.com/sE3Ca3MlW2
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) November 30, 2023
Ibilaldia Ategorrietan amaitu da —goizean goiz piketeak egin dituzte bertan—, eta hortik eguerdian iragarrita dagoen manifestaziora egin dute. Jarraian, goizak hiriko ekialdean eman duena: