San Sebastian bezperan angularik ez jateko deia egin du Eguzkik
Kiloa 800 eta 900 euro artean saltzen da angula San Sebastian egunaren bezperatan.Mikel Goñi Aingira, espezie gisa, “oso-oso egoera larrian” dagoela ohartarazi du Eguzki talde ekologistak, eta, horregatik, San Sebastian bezperako afarietako menuetan angularik ez jartzeko eskatu die donostiarrei eta, bereziki, elkarte gastronomikoei.
Gogoratu dute hainbat euskal sukaldarik bide hori hartua dutela, tartean, Pedro Subijanak, Andoni Luis Adurizek eta Juan Mari Arzakek, Relais & Chateaux eta Eurotoques nazioarteko elkarteen proposamena ontzat joz eta beraien kartetatik erretiratu dituzte aingirak eta angulak osagai dituzten platerak.
“Badakigu zenbait etxe eta soziedadetan San Sebastian bezperan angulak jatea tradizioa dela. Baina tradizioaren oinarria da gure errioetan aingirak eta angulak bizitzea. Aingirak desagertzen badira, akabo tradizioa, betiko”, ohartarazi dute ekologistek. “Zientzialariek argi eta garbi dioskute horixe gertatuko dela, berehala neurri zorrotzak hartu ezean, behintzat”, gaineratu dute.

