Igarotako bidearen kronologia bat
San Sebastian eguna

'Beti pozez, beti alai', hiriko erakusleihoetan

Auzo guztietako saltokiek bat egin dute erakusleihoak esaldiekin apaintzearen ekimenarekin "modu sinbolikoan partaidetza eta ospakizun sentimenduak" zabalduz.

Danborrada erakusleihoak Saltoki baten erakusleihoa.Donostia Festak

Hiriko merkatariek haien dendetako kanpoaldeak girotzen hasi dira, eta danborradako abestien esaldiekin haien saltokiak –eta hiria bera ere– apaintzen ari dituzte. Auzo guztietako saltokiek bat egin dute ekimenarekin “modu sinbolikoan partaidetza eta ospakizun sentimenduak” zabalduz.

Beti pozez, beti alai edo Donostia  bat bakarra munduan izango dira erakusleihoetan ikusiko diren adibideetako batzuk. Modu deigarrian inprimatutako esaldi horiek donostiarren artean “errekonozimendu eta partaidetza sentimendua” sortuko dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Donostia Festak-ena da ekimena, eta San Sebastian Shops merkataritza plataformak antolatu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Donostiako Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotziarekin elkarlanean.

Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak, Marisol Garmendiak, eskerrak eman dizkie saltokiei ” donostiar guztiena den festan parte hartzeagatik, baita hiriko eguneroko merkataritzan parte hartzeagatik ere”.

HITZAkide HITZAkide