Familiei zabalduko zaie 'Pantomima' haurrentzako ikuskizuna
2.500 ikaslek ‘Pantomima’ haurrentzako ikuskizunaz gozatzeko aukera dute egunotan. Familiei, urtarrilaren 27an, larunbata, 11:00etan eta 12:30ean, Miramonen, zabalduko zaie. Donostiara gerturatzen ari dira Gipuzkoa osoko 40 bat ikastetxetako 3 eta 6 urte bitarteko ikasleak.
Euskadiko Orkestrak jakinarazi duenez, ikuskizunak Mikel Cañadaren —Musika Gelaren koordinatzailearen— gidoia du eta Gorka Ganso aktoreak gidatuko du. Gainera, ganbera talde batek Bach, Haendel, Vivaldi eta Mozart bezalako musikagileen lanak interpretatuko ditu. Ganbera taldea lau musikariz osatuta dago, eta horietatik hiru Euskadiko Orkestraren kideak dira: Raquel Cortinas (biolina), Pascal Laffont (oboea) eta François Proud (fagota). Pedro Jose Rodriguezek osatuko du laukotea pianoan eta klabezinean.
Pantomima honetan, musikak aukera emango dio obraren pertsonaiari publikoarekin eta gure musikarekin, elkarreraginean aritzeko antzerki inprobisazioen bidez.
Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude. Prezioa bost eurokoa izango da 12 urtetik beherakoentzat, eta 8 eurokoa publiko orokorrarentzat, eta webgunean edo Kursaaleko leihatilan eskuratu ahal izango dira. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira Miramongo Egoitzako leihatilan, beti ere leku libreak geratzen badira.