Lagundu bilatzen

— Hi, lagun! Lagunduko al didak bilatzen hemendik?
— Bai, bai… banoa!
— Hortik bilatu al duk?
— Bai, baina ezertxo ere ez… Noiz ikusi huan azkenekoz?
— Duela urtebete inguru. Donostia egunean… Erran nahi da: Sansebastian egunean (Euskaltzaindiak ez gaitzala entzun, jur, jur).
— Joder, ba auskalo ordun! Urtebete ez da gutxi. Eta non, oroitzen?
— Ba, hemen, auzoan. Handik eta hemendik ibili huan, badakik.
— Bai, bai, bazekiat! Baina zehatzagoa izateko aukerarik?
— Dokan ikusi nian iaz.
— Baina aurten Doka itxita, desgrazia eta pena bikoitza, hiri triste hau tristeago egiten duena. Txantxarrekan ere, dena debeku, dena traba…
— Hala duk, bai, hala duk. Frontoian ikusi izan diat beste urte batzuetan.
— Bai, baina aurten obretan… Ederra ziok giroa, lagun!
— Tira, ez daitezela animoak flakatu. Urtero lortu diagu modua, ederrak gaituk ba! Urtean behin bada ere! Hik handik eta nik hemendik, azkenean topatuko diagu, ziur baietz, Antiguako gaupasa