Adeel Mechaal eta Irene Sanchez Escribano dira Uliako Gimnastikaren Kroseko irabazleak
Atzo, Donostiako Zurriola hondartzako pasealekuan, Uliako Gimnastikaren 93. edizioa ospatu zen. Adel Mechaalek (27:55 minutu) errekorra birrindu zuen atzo eta, gizonezkoetan, besteak aurreratu eta iristen lehendabizikoa izan zen. Irene Sanchez Escribano (32:11 minutu) emakumezkoen kategorian irabazlea izan zen.
Gizonezkoen kategorian, Adel Mechaalek probaren errekorra hogei segundoz gainditu zuen, eta Espainiako erregistrotik bost segundora geratu da 10K honetan. Abderrahmane Aferdi eta Fernando Carro bigarrena eta hirugarrena izan ziren. Mechael eta Carrok erritmoa hasieratik markatu zuten, Kursaal parean, Urumea ibaiaren ondoan. “Oso ondo aurkitu naiz”, zioen Mechaalek helmugan, saria jaso baino lehentxeago.
Emakumezkoetan, Irene Sanchezek, ibilbidearen azken zatian eta erritmoa handituz, minutu erdiz gainditu zuen 2023an irabazlea izan zen Majida Maayouf. Hirugarrena, Alicia Berzosa izan zen (32:50), podiuma bikain osatuz. Sanchez, 6 aldiz Espainiako 3.000 metroko txapelduna da eta baita munduko txapeldun nazionala ere, 2020an eta 2021ean.
Mota guztietako partaideei irekitako lasterketa herrikoiak goiza alaitu zuen eta giro ederra eskaini zien igandezaleei. Ander Aramendik (15:20) eta Sara Modregok (17:24) 5K herrikoia irabazi zuten; Ander Uribek (32:21) eta Esther Álvarezek (38:07), berriz, 10K herrikoia menderatu zuten.
93. edizioaren sailkapena
Emakumeak:
1- Irene Sanchez Escribano, 32:11 minutu
2- Majida Maayaouf, 25 segundora
3- Alicia Berzosa, 36 segundora.
Gizonezkoak:
1- Adel Mechaal, 27:55 minutu
2- Abderrahmane Aferdi, 9 segundora
3- Fernando Carro, 35 segundora