
Bihotzez elkartean, sortzetiko kardiopatiak dituzten haur eta familiak laguntzen dituzte. Babesa eta informazioa eskaintzeaz gain, gaixotasunaren ikusgarritasuna handitzea dute xede, haur txikien handitasuna nabarmendu, eta euren taupadak babesten jarraitzeko.

Sei putzuk osatzen dute Uliako putzu sarea, eta hainbat animaliaren haztegi eta bizileku dira toki horiek.

Badira urteak Hezkuntza Sailari eta udalari gure patioa estaltzeko eskaera egin geniela eta azkenean badaukagu gure jolastoki berria.

'Betazalak' diskoa argitaratu berri du Xabi San Sebastian musikariak (Antigua, 1967), bere bakarkako ibilbideko bosgarrena. Bakarkakoa bada ere, maila handiko bidelagunak izan ditu, eta Xabier Leteren «begirada gordin eta kritikoak» eragin handia izan duela nabarmendu du. Hurrengo ostiralean aurkeztuko du zuzenean, Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:30ean.

ETB 1eko umorezko saioaren grabazioak egiten dabiltza egunotan.

Erakundeek emakumeen izenak ikusarazi nahi dituzte, eta mapa ilustratu bat sortu dute herritarren artean banatzeko.