
1977tik, Parte Zaharreko kaleak girotzen ditu Kresala elkartearen inude eta artzainen konpainiak, kaldereroen ostean. Desfilea osatzen duten 200 lagunek auzoa kantuan eta dantzan jartzeaz gain, antzinako ofizio eta ohiturak irudikatzen dituzte garaiko jantziekin.

Albako dukesaren seme Cayetano Martinez de Irujo Eneko Goia alkatearekin eta Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziarekin bildu zen atzo udaletxean, haren jabetzakoa den Arbaizenea jauregiari erabilera irekiagoa emateko aukeraz hitz egiteko.