Aurkeztu dute La Txama, Donostiako korridoen talde festazalea
Corrido tumbado-en Euskal Herriko lehen taldea sortu da, eta Donostiatik sortu ere, oraingoz gaztelera hutsez abestu arren. La Txamaren lehen kanta eta bideoklipa sarean da dagoeneko, eta egileek aurreratu dutenez, uda honetan zuzenekoez gozatzeko aukera izango dugu.
Peso Pluma eta Junior H ezagunak egin dira mundu mailan korrido tunbadoak egiteagatik. Lehendik ezagunak ziren gurean tradizio mexikarreko bestelako taldeen zaleak ziren La Txamako taldeak, Tigres del Norterenak, esaterako.
Musa 13 da aurkezpen kantua. Eta ez nolanahikoa, Chill Mafiako Kiliki Frexkoren parte hartze ederra baitu –El Capullo de Jerezen bertso batzuk erabilita–. Bideoklip koloretsua erakutsi dute, eta bertan islatzen da taldearen oinarria zein izango den: umore ona eta festa.
Beste proiektuetan aritutako hainbat donostiar ditugu proiektuaren sortzaile: Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan) eta Peye Honey rap abeslaria. Bestetik, Afu, tronboi jole profesionala eta Tuli Bachatuli Chill Mafiako kidea daude baita ere taldean.