'Antuca' film feminista zaharberritua proiektatuko dute, Tabakaleran, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunean
Peruko zinema feministaren mugarria den filma zaharberritu dute Elias Kerejetako ikasleek, eta emanaldiaren ondoren, Tabakaleran, kolektibo honetako emakume migratuek Euskal Herrian bizi duten egoeraren inguruan arituko dira.
Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Tabakaleran, larunbatean, 17:00etan, 1992. urteko Antuca film perutarra proiektatu dute. Sarrera doakoa izango da, eta emanaldiaren ondoren, solasaldi bat antolatu dute, kolektibo honetako emakume migratuek Euskal Herrian bizi duten egoeraren inguruan aritzeko.
Elias Kerejeta Zine Eskolako ikasleek, Maria Barea Paniguaren —Peruko film luze eta dokumentalen ekoizle eta zuzendaria— filma zaharberritu dute elkarlanean Warmi, Cine y video kolektiboarekin; izan ere, filmen kontserbazioan lanean aritzen dira. Halaber, Peruko zineman lehen emakume kolektiboa da.
Elias Kerejetako Filmaren zaharberritzean Kauri Ximon Jauregui Ariasek, Julio Cesar Gonzales Oviedok, Daniel Angeles Hernandezez eta Luis Juarezek parte hartu dute.