Igarotako bidearen kronologia bat

Ander Cepas Parisko Paralinpiar Jokoetarako sailkatu da

ander-cepas Ander Cepas donostiarra.Basque Team

Ander Cepas egokitutako mahai teniseko jokalariak Joko Paralinpikoetarako sarrera lortu du. Munduko rankingaren azken eguneraketak geldiezin dabilen donostiarra Parisen kokatzen du. Joan den otsailean urrezko domina lortu zuen Sao Paulon ospatutako Brasilgo Irekian, eta aurretik zilarrezkoa lortu zuen Egiptoko Openeko banakako txapelketan. Halaber,  taldekako lehiaketan brontzea lortu zuen.

Bestalde, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilari donostiarrak, klasifikatuak baita ere, bertan izango dira.
 


HITZAkide HITZAkide