Oinarrizko mekanika ikastaroak antolatu ditu Kalapiek udaberri honetarako
Kalapiek oinarrizko mekanikako bi ikastaro antolatu ditu, bata apirilean eta bestea ekainean. Ikastaroa hiru egunekoa da eta bi orduko saioak izango dira, aste berean egingo direnak. Ikastaroa 25 eurokoa da —bazkideentzat doakoa—, eta izena emateko galdetegia zabalik dago jada.
Apirileko ikastaroa 15ean, 16an eta 18an egingo dira, 18:30etatik 20:30etara, eta ekainekoa, 3an, 4an eta 6an, ordutegi berdinarekin.
Parte hartzaileek kontzeptu hauek ikasteko aukera izango dute: kubierta eta kamara kendu eta zuloak konpondu, balazten eta aldagailuaren kablea aldatu eta tentsatzea, puskatutako katea konpontzea, pedalen aldaketa eta sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.