Ibaeta Basketek ezustekoa eman nahi du titulurako kanporaketetan
Final-laurdenetako joanekoa jokatuko dute gaur Valentziaren kontra, Gaska kiroldegian (20:00).
Ligako lanak ondo beteta iritsi da Ibaeta Basket titulurako kanporaketetara. Kopako arerio zail bera izango dute aurrez aurre, eta, oraingoan, Valentzia gainditzen eta ezustekoa ematen ahaleginduko dira. Joanekoa gaur jokatuko dute Gaska kiroldegian (20:00). Hain zuzen ere, Donostian jokaturiko kopako partidan estu hartu zituzten valentziarrak, galdu arren.
Bestalde, gaurko partidan Maria España jokalaria omenduko du klubak, hiru denboraldiren ondoren Ibaeta Basket utziko duelako. Aldiz, Dulcy Fankamena estatubatuarrak ez ditu kanporaketak jokatuko. Kluba utzi du aste honetan, eta emakumezkoen NBA ligako Seattle Storm taldean ariko da aurrerantzean.
Berria egunkariak Alba Prieto jokalari andaluziarrarekin hitz egin du, eta hari eskainitako erreportajea hemen irakur dezakezue.