Añorgako errepidean trafiko aldaketak izango dira igandean Itzulia dela eta
Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bitartez jakinarazi duenez, maiatzaren 10etik 12ra antolatu den Itzuliak errepideetan trafiko aldaketak eragingo ditu ostiralen eta igandean Gipuzkoako hainbat herrietan, eta Donostiak, igandean izango ditu aldaketak: 09:15etatik 14:15etara, GI-20 Añorgako 10. irteeran eta inguruko errepideetan aldaketak izango dira. Hirugarren urtez antolatu den lasterketa honek Donostiako Bulebarrean izango du helmuga.
Halaber, pasa den astean aurkeztu zituzten lasterketa honen xedeak Donostiako udaletxean, eta Eneko Goia alkateak Itzuliaren aurkezpenean nabarmendu zuen lasterketa honen garrantzia; izan ere, “emakumeen txirrindularitza azken urteetan esponentzialki hazten” ari dela adierazi zuen eta Donostiatik egin duen ekarpena mahai gaineratu zuen, Euskadiko txirrindularitza elkarteekin “erabateko elkarlana” eta Donostiako Klasikoa goraipatuz.