Sara Mansillak 'Without you' abesti intimista estreinatu du
Cerca lan berriaren bigarren singlea plazaratu du Sara Mansilla musikari donostiarrak. Maiatza bukaeran kaleratuko du bigarren diskoa, eta Without you kanta intimista da estreinatu duena.
Gaur egun kontsumitzen ditugun superprodukzioen joeraren kontra, balada bati jarri dio ahotsa Mansillak. Elkarren estudioetan zuzenean egindako grabazioan, Juan Oliveiraren gitarra izan zuen lagun. Ez dute beste ezer behar harreman baten amaiera alde egiten duenaren ikuspuntutik abestuta kontatzen duten hitz horiek.
Mansillak eta Oliveirak musika interpretazioko goi mailako ikasketen garaian hasi zituzten haien musika topaketak, eta ibilbide luzea egin dute dagoeneko hainbat agertokitan haien proiektu propioak zein beste batzuenak partekatzen, penintsularen hainbat tokitan. Haien errepertorio propioa eta bertsioak txandakatzen dituzte, batez ere pop, jazz eta egile musikaren arloetan. Biek dute sentsibilitate sortzaile handia eta, horri esker, interes musikal handiko giro intimoak sortzen dituzte; gainera, elkarri entzuteko gaitasuna eta bien arteko zein entzulearekiko konexioa gailentzen dira.