Donostiako bizilagun bat hil egin da barrankismoa egiten ari zela Huescan
Barrankismoa egiteko leku bat Huescan.Madrilgo telebista Donostiako 47 urteko bizilagun bat hil egin da barrankismoa egiten ari zela Pirinioetako Yesero udalerrian, Sia sakanean, Huescan, 35 metroko altueratik erorita.
Taldeko kide batek alerta jakinarazi zuen bere kidea erori zen momentuan; izan ere, konorterik gabe geratu zen harrien gainean, Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Bertara iritsi ziren mendiko agenteak, eta helikopteroz eraman zuten gorpua hileta zerbitzuak zain zeuden lekura, eta Aragoiko Auzitegi Medikuntzako Institutora eraman zuten autopsia egiteko.

