Ond(h)area
Deseraikitzea beharrezkoa den garaiotan, makina bat eztabaida sortzen ditu eraikitako ondareak. Babestu ala eraitsi, hori izan ohi da dilema. Jatorriak eta historiak darama maiz erabaki bat edo bestea hartzera. Hori da legea. Horrela, makina batzuek ondarea aurretik eramaten duten bitartean, beste makina batzuk albotik baino ez dira pasatzen. Salbuespenak dira.
Kontxako hondartzan bada harrizko egitura bitxi bat. Harearen azpian dago, eta oso gutxitan azaleratzen dute itsasaldi zakarrek. Hustubide zahar baten aztarna, dorre baten arrastoa, hilobi bat… Oraindik inork ez du argitu zehazki zer den, baina hor dirau. Hareak babesturiko ondarea da, makina bat urte dituena.